Langileek beti balioetsi izan dute lan-errekonozimentua. Azken urteotan are garrantzi handiagoa hartzen ari da. Inkesten emaitzen joera aegia da. Duela urte batzuk soldata emozional gisa biltzen ziren eta garrantzi txikia zuten alderdiak garrantzi handia hartzen ari dira langileentzat. Izan ere, ez al dugu askotan soldata errekonozimentuarekin lotzen?
Errekonozimentuaren garrantzia
Gizaki bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Baina, antzeko testuinguru batean, gutako bakoitzaren arazoak, motibazioak eta beharrak ez dira hainbeste aldatzen gizabanako batetik bestera. Pentsalari greziarren garaitik gogoeta egin da eta pertsonen motibazioari uruzko teoriak garatu dira. Garai honetan asko ikertu da giza motibazioari buruz eta bereziki lanari buruz. Adibidez, Maslow psikologoak giza beharren piramidea garatu zuen. Gure beharrak asetzeko motibazio motorra dela dioen teorian oinarritu zen. Maslowk 5 premia-maila definitzen ditu (1 fisiologikoa, 2 segurtasuna, 3 afektua, 4 errekonozimentua eta 5 auto-errealizazioa). Teoriaren arabera, beheko aldeko beharrak beteta eduki behar dira hurrengo mailako beharretara igarotzeko.
Beraz, enlegu egonkorra eta soldata duen pertsona batek, 1. eta 2. mailako premiak betetzeko, 3. eta 4. mailako beharrak bete nahi ditu bere enpresan. 3. mailako laneko behar afektiboak lan-giro egokiarekin beteta egon ohi dira; izan erem adiskidetasun eta afektu-beharrak lan-ingurunetik kanpoko gizarte-eremu bati erreserbatu ohi zaizkio. Ondorioz, eta Maslowren teoriaren arabera, errekonozimentua da soldata egokia eta lan-giro egokia duten langileek gehien baloratzen dutena.
HAYS aholkularitzaren 2022 Lan Merkatuaren Gidaren arabera, talentua retenitzeko alderdi nagusiak soldata-igoera (%62), errekonozimentu handiagoa (%37) eta mailaz igotzeko aukera (%27) dira. Maslowren teoriari arrazoia emanez, datu horiek asko aldatzen dira inkestatuen soldataren arabera, errekonozimentuak askoz garrantzi handiagoa hartzen baitu 18.000 eurotik gorako urteko soldata gordinetan. Oso garrantzitsua da talentua retenitzeak ez duela zertan motibazioarekin lotuta egon aipatzea.
Funtsean, errekonozimentua da pertsonen funtsezko premietako bat. Hainbat balore nagusirekin zuzenean lotuta dago, hala nola esker ona eta errespetua.
Soldata, inzentiboak edo errekonozimentua
Soldata langileak motibatzeko nahikoa delako ideia obsoletua dago. Are gehiago, giza baliabideetako ia aditu guztiek uste dute soldata ez dela motibatzaile nagusia. Hona hemen motibazioa eta soldataren, inzentiboen eta errekonozimentuaren arteko aldea oso ondo azaltzen duen aipua:
Pertsonek diruagatik egiten dute lan, baina beste ahalegin bat dute errekonozimentua, elogioak eta sariak lortzeko.
Dale Carnegie
Argi eta garbi dago sarien eta errekonozimentuaren programen eraginkortasuna. Baina, errore komuna da bi kontzeptu horiek nahastea eta aldi berean lantzen saiatzea. Retribuzio programak, hala nola retribuzio bariablea langileen errendimendua hobetzera bideratuta daude, eta helburu jakin batzuen arabera diseinatzen dira. Errekonozimentu-programek langileen motibazioa eta errendimendua hobetzea ere bilatzen dute, baina ez daude helburu edo data jakin batzuekin lotuta. Ez dute zertan kostu ekonomikorik izan, eta lotura handiagoa dute enpresa-kultura hobetzearekin.
Duela gutxiko estatistikek erakusten dute langileen %90ek baino gehiagok eraginkortasuna hobetzen dutela errekonozimentu-programa batekin. Datu horiekin, enpresa guztiek errekonozimentu-programa bat ezartzea baloratu beharko lukete. Enpresetan errekonozimentuaren kultura ezartzea garestia edo zaila izan daiteke, baina ez du zertan hala izan.
Benion, adibidez, aplikazio oso erraz bat diseinatu dugu errekonozimentuaren kultura modu ludiko batean sustatzeko, lankideen arteko lehiakortasuna sustatu gabe. Gehiago jakiteko kontaktatu.
Sarien eta errekonozimentuaren arteko aldeak azaltzen gehiegi ez luzatzeko, horietako bakoitzean kontuan hartu beharreko alderdiak eskematizatuko ditugu.
Intzentiboak
- Enpresak babestu nahi dituen helburuak eta saritu beharreko jokabideak identifikatzeko beharra
- Tangibleak eta kopuru zehatzekoak
- Transakzionalak
- Kontsumitzen dira
- Transferigarriak
- Konsizionalak termino zehatzetan
- Espero direnak
- Ekonomikoak
- Inpertsonalak
- Finkoak
- Ez dago saririk errekonozimenturik gabe
Errekonozimentua
- Hobe da langileak errekonozimentuaren kulturan prestatzea
- Ikusezina bere izaeran, baina balorean estimaezinak
- Esperientzialak
- Ez-kontsumigarriak eta denboran iraun dezaketenak
- Intransferibleak
- Inkondizionalak
- Espero gabeak
- Emozionalak
- Pertsonalak
- Espontaneoak
Nola landu errekonozimentua?

Errekonozimentua lantzeko, funtsezko bi alderdi hartu behar dira kontuan: 1 errekonozimentuak jarraitua izan behar du, eta 2, batez ere zintzoa.
- Errekonozimentua etengabea izan dadin, erakundearen kulturaren barruan sartuta egon behar du. Hala ez bada, aldaketa hainbat tresnek bultza dezakete, hala nola Beniok, kultura hori erakundearen barruan integratzea sustatzen eta laguntzen baitute. Benion, hainbat aditu prestatzailerekin ere lan egiten dugu, lankideek alderdi horren garrantzia barnera dezaten, oraindik esperimentatu ez badute.
- Errekonozimentua sinzeroa izatea funtsezkoa da. “Bizkarrean kolpetxoa” izenekoa oso kaltegarria izan daiteke lagunartean. Manipulatzeko saiakera batek oso ondorio negatiboak izan ditzake pertsonen motibazioan.
- Langileen arteko azterketa %35,7 eraginkorragoa da enpresaren emaitzan azterketa goitik behera egitea baino, SHRM inkestaren arabera..
Ez dago errekonozimentua lantzeko modu edo estrategia bakar bat, baina, lehen aipatutako funtsezko alderdiei jarraituz, metodo desberdinak erabil daitezke. Adibidez, errekonozimentuak sare sozialetan (employer branding ari laguntzen diona), enpresaren intranetean, barne-aplikazio desberdinetan pertsonalki… argitara daitezke, baina errekonozimentua intzentibo sinpleekin konbinatuta ere, hala nola lan-bazkari batekin, opari batekin, egun edo ordu libreekin, lorpen edo ahalegin berri bat sarituz.
Lan-errekonozimentuaren onurak
Laburbilduz, errekonozimentua funtsezko alderdia da edozein pertsonen motibazioan. Lanari dagokionez, eragin positiboa du edozein negoziotan, eta enpresaren emaitzak, lan-giroa, talde-lana, barne-komunikazioa, harremanen hobekuntza eta talentuaren fidelizazioa hobetzen laguntzen du.