Benioren jatorria

Azken 11 urteetan hainbat enpresetan lan egin dut garatzaile informatiko, IT arduradun eta produktuaren arduradun gisa. Beti nesteen kontura lan egin dut, baina giza baliabideetarako web aplikazio batekin ekitea erabaki dut. Artikulu honetan labur azalduko dizuet Benioren jatorria. 

Zergatik Benio?

Egin behar zelako. Besterik gabe. Bizitzan gutxitan ematen du izarrak lerrokatzen direla, eta bat-batean puzzlearen pieza guztiak ideia sinple eta indartsu batean elkartzen dira. Hauxe da Beniorekin gertatu zitzaidana.

Urte batzuetan atzerrian lan egin nuen, aseguruekin lotutako enpresa berritzaile txiki batean lan egin enuen, eta gure kontaktuak giza baliabideetako zuzendariak ziren nagusiki. Etxera itzuli nintzenean, ordura arte ezagutu nituen giza baliabideen eta hemen aurkitu nituen arteko aldeak hunkitu ninduen. Nahiz eta sektore batean hasi nintzen lanean, trenbideko sektorean, giza baliabideekin zerikusirik ez duen sektore batean, beti buruan ibili zitzaidan enpresa-langileen harremana hobetzeko produktu bat sortzeko ideia. 

Ideia hori iritsi zitzaidanean, ezin izan nuen burutik kendu. Segurtasunik eza, zalantzak eta beldurrak nituen. Inguruneak ere ez zuen asko laguntzen, nire inguruan jende gutxik ulertzen zuen enpresa handi baten segurtasuna aldatu nahi izatea, lan on bat ezezagunaren nolabaiteko segurtasun ezagatik. Baina ezin nion uko egin giza harremanak hobetzen lagundukoduen produktu bat sortzeko ideiari. Langileei enpresarentzako 0 kostuko ordainsaria hobetzen lagunduko diena eta langileei beren nomina ulertzen lagunduko diena, eta erretiroan, osasunean, istripuetan eta abarretan estalita nola gauden ulertzen lagunduko diena. Bihotzak hain gogor deitzen zaituenean, zaila da entzungor egitea. 

Jatorria

Duela urtebete edo hasi nuen bidaia. Berrikuntzaren sari bat irabazi nuen eta lortutako diruari esker nire ideia sortu nuen. Kolaboratzaile bikainak kontratatu nituen mezua, marka… definitzeko. Jende askorekin elkartu naiz produktua doitzeko eta merkatuan duen beharra berresteko. Kode lerro asko idatzi ditut eta horretan jarraitzen dut. 

Badakit 10 startupetatik 9k ez dutela 2 urte baino gehiago bizirik irauten. Nire helburua ez da bakarrik denbora hori bizirautea. Etengabeko hazkundea izango duen enptresa sendo bat eraiki nahi dut. Nire ilusioa ahalik eta pertsona gehienen bizitza hobetzea da. 

Scroll to Top