Duela urte gutxi hasi gara barne-komunikazioa gure enpresetan balio estrategiko gisa ulertzen. Ez da kasualitatea, izan ere, komunikazioak eragin zuzena du hain garrantzitsuak diren faktoreetan, esaterako, partaide-sentimenduan, talentua retenitzeko oinarrian baitago. Azken finean, gure taldeko kideak gure bezero internoak direla onartzea da kontua. Hain sinplea… eta aldi berean, hain konplexua.
Komunikazioaren alorreko adituak, hala nola Rogério Artoni, Race Comunicacao-ko zuzendari exekutiboa, barne-komunikazioaren alde egiten dute enpresen hazkundea bultzatzeko funtsezko faktore ukaezin gisa.
Horrela, komunikazioaren estrategian eta planeamenduan barne-komunikazioa kanpoko komunikazioaren maila berean txertatzen eta planifikatzen hasi gara. Eta hori ez ezik, barne-komunikazioa gauzatzeko tresnak ere martxan jarri ditugu. Tresna horiek estatismo eta norabide bakarreko eredutik (intranetak, newsletterrak, barne-aldizkariak, ohar garrantzitsuak) dinamismo eta norabide bikoitzera eboluzionatu dute (ideia eta berrikuntza lehiaketak, komunikazio-kanpaina dinamikoak eta abar).
Eman dezagun urrats bat gehiago: lehen langileei informazioa ematen genien, gero haiei galdetzen hasi ginen. Eta orain, zer dator? “Millennial Survey” txostenetik (Deloitte, 2018), ondoriozta daiteke milenialen motibaziorako 10 gakoetako bat gardentasuna dela, sinsegarritasuna eta koherentzia bezalako beste faktore batzuekin batera. Beraz, esan dezakegu hurrengo pausoa gardentasuna eta esangura direla.
Transparentzia
Transparentzia kontzeptu delikatua da enpresa baten kasuan. Honi buruz hitz egiten dugunean, badirudi informazio sentikorra partekatzeaz ari garela, hala nola emaitzen kontua edo orain arte “sailkatu” gisa ulertzen zen bestelako informazioa. Hala ere, gero eta gehiago dira interneten eskurafarri dauden transparentzi korporatiboko txostenak, erantzukizun korporatiboaren kontzeptuaren barruan. Hori ongi dago, baina gure buruari galdetuko bagenio zer interesatzen zaion gehien langile bati jakitea, erantzun oso sinple eta garrantzitsu batera iritsiko ginateke: transparentzia pertsonentzat garrantzitsua den horretan: haien nomina, uneko eta etorkizuneko onurak, diru-sarrerak sortzen duten zerga-karga eta ordainsaria optimizatzeko modurik onena.
Irudikatu zure langileei interes handiko informazio hau guztia modu argian, erraz eta ulergarrian eskaintzea.
BENIO da, adibidez, nomina modu bisual eta errazean ikusi eta simulatzeko aukera ematen duen tresna bakarra (eskatu iezaguzu demo bat nola egiten dugun ikusteko).
Enpresak eskaintzen dituen onurak eta horien balioa ezagutu:


Norberaren egoera lan-merkatuaren aurrean ezagutzea, lan-giroaren emaitzak partekatzea eta askoz gehiago!
Zure taldearekin komunikazioan hurrengo mailara pasa nahi duzu?: www.benio.es