Dudarik gabe, ordainsari malgua (retribución flexible) da zure langileak motibatzeko eta zaintzeko modurik eraginkorrenetako bat. Orain azalduko dizugu zergatik.
Zer da ordainsari malgua (retribución flexible)?
Modu oso herrikoian esanda, ordainsari malgua (retribución flexible) edo ordainsariaren zati bat produktu eta zerbitzu modura kasotzea da, langileak bere soldata osoaren zati bat abantailak eskaintzen dituzten gauzetan kobratzea aukeratzen duenean. Kasu gehienetan, abantaila errenta aitorpenean IRPFa gutxiago ordaintzea da.
Adibide praktikoa: enpresa batek ordainsari malguaren (retribución flexible) politika ezartzea erabakitzen du eta langileei eskaintzen die, nahi izanez gero, soldata zati bat haurtzaindegi-txekeetan, janari-txekeetan edo garraio-bonuetan jasotzea. Enpresako langile den Pedrorentzat, eta guraso berria izanik, interesgarriak dira haurtzaindegi-txekeak, eta erabakitzen du hilean 1.500 euro garbi jaso beharrean, 1.300 euro jasotzea eta 200 euro txekeetan. Errenta aitorpenean, 3.060 euro ordaindu beharrean, 2.500 euro ordainduko ditu(560 euroko aurrezkia)
Ohikoa da “onura” kontzeptua erabiltzea ordainsari malguaz (retribución flexible) hitz egiteko, baina egia esan, “onura” terminoak esanahi zabalagoa du. Onuren barruan aurki ditzakegu ordainsari malguko (retribución flexible) produktuak aipatu ditugun modukoak (soldata eta zerga-abantailak eskaintzen dituztenak), soldata-abantailak dituzten baina malguak ez diren produktuak (esaterako, deskontuak) eta soldata-abantailarik gabeko produktuak. Azken talde honetan sartzen dira onura hauek: lanaren inguruko malgutasuna, etengabeko prestakuntza, enpresaren balioekin bat egitea eta abar.
Abantailak
Ordainsari malguaren (retribución flexible) abantailen eta desabantailen inguruan asko idatzi da. Gure ikuspegitik, honako hauek dira haren abantaila nagusiak:
- Langileen soldata garbia handitzea, soldata gordina igo gabe: Soldata zergatik ez den motibatzailea azaltzen duten iritzi asko dauden arren, soldata da langileek gehien baloratzen duten faktorea. Ordainsariaren zari bat gauzatan jasotzea da soldata garbia handitzeko modu bakarra, soldata gordina igo gabe.
- Enpoderamentua eta autonomia: Ordainsariaren zari bat gauzatan jasotzearen alderdi baloratuenetako bat langile bakoitzaren beharretara egokitzen dela da, langilea ahalduntzen duela eta autonomia haundiagoa ematen diola.
- Hobetu zure employer branding-a: Onura eta inzentibo-politikak dituzten enpresek ez dute enpresaren barne-irudia soilik hobetzen, baita kanpo-irudia ere.
- Handitu zure langileen motibazioa eta konpromisoa: Motibazioaren igoerak harreman zuzena du produktibitatearekin, ebsentismoaren murrizketarekin, langile zoriontsuagoekin eta enpresaren eta langileen arteko harreman hobearekin.
Legegintza eta IRPFan aurreztea
Langileak bere soldataren %30era arte gaso dezake ordainsari malguko (retribución flexible) produktuetan, eta horrela dagokion IRPFaren murrizketa lortu. Gizarte Segurantzako prestazioak, hala nola aldi baterako ezintasuna, amatasuna eta abar, edo langabezia-prestazioak, soldataren eta gauzatan jasotako zenbatekoen arabera kalkulatzen dira.
Ordainsari malgu (retribución flexible) gisa definitutako produktu fuztiek ez dute zerga-abantaila bera lurralde osoan eta foru-lurraldeetan non muga desberdinak dauden edo, kasu batzuetan, produktu batzuek ez duten IRPFaren salbuespena. Gainera, produktu batzuk, hala nola gimnasio-kuotak, ez dute zerga-abantailarik langilearentzat, baina bai enpresarentzat sozietateen zergan kenkari modura. Langileentzako zerga-abantailak eskaintzen dituzten produktuak honako hauek dira:
- Haurtzaindegia
- Jatetxe-txartela
- Aseguruak
- Pentsio-planak
- Prestakuntza
- Enpresako autoa
- Garraio-txartela
- Teknologia berrietara egokitzea
- Stock aukerak
- Etxebizitza
Nola ezarri ordainsari malguko (retribución flexible) politika bat
Ordainsari malguko (retribución flexible) politika bat ezartzea nahiko erraza da enpresarentzat. Enpresak eskaini nahi dituen onurak aukeratu behar ditu, hori komunikatu eta langileek hautatutako produktuen gastua haien nominetan islatu. Benio tresna bikaina da ordainsari malguko politika oso bat ezartzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko. Modu erraz eta transparente batean.