Enpresa-kulturaren garrantzia

Enpresa-kultura langileen ohiturek, sinesmenek, eta baloreek definitzen dute. Enpresa batzuk oraindik ez dira jabetzen enpresa-kulturaren garrantziaz. Baina oso garrantzitsua da, besteak beste, lan-girorako, enpresaren irudirako eta talenturako. 

Zer da kultura korporatiboa?

Enpresa-kultura langileek partekatzen dituzten ohiturak, arauak, sinesmenak eta baloreen ezarpena dira. 

Kontzienteki lan egin ez bada ere enpresa guztiek nortasun bakar hori dute, kultura propioa. Enpresa-kultura langile bakoitzaren baloreekin, enpresaren bizipenekin eta enpresako kideek hartzen dituzten ohiturekin eratzen da. 

Enpresa batzuek, intuitiboki beharbada, oso gogoan dute beren kulturaren garrantzia, eta kontzienteki lantzen dute. Talentua hautatzeko fasean, nahi duten irudia proiektatzen saiatzean, portaera-arauak eta prozesuak definituz, etab. 

Kultura, sinesmenak eta baloreak

Kulturak eta baloreek antzekotasunak dituzte, baina ez dira gauza bera. Balore pertsonalak pertsona batek gehien baloratzen dituen ezaugarriak edo bertuteak dira, eta enpresarenak, berriz, langileek partekatzen dituzten baloreak. Enpresaren baloreak ia iraunkorrak dira, eta, beraz, ez dira asko aldatzen denboran. 

Bestalde, kultura balore horiek inplementatzeko modua da. Sinesmenak pertsonengan ezarritako ideiak dira, pertsonen portaera eta, beraz, kulturan eragina dutenak. Sinesmenak ez dira kultura aldatzeko landu beharreko alderdi bakarra, baina oso zaila da kulturan aldaketa esanguratsu bat egitea sinesmenak landu gabe. 

Enpresa-kulturaren garrantzia

Laneko eraginkortasunean eta giroan duen eragina

Enpresa-kultura da langileek gehien baloratzen duten alderdietako bat, eta harreman zuzena du langileen lan-giroan, konpromezuan eta motibazioan. 

Portaera horiek erakunde bateko kideak batu ditzakete, eta guztion onerako TALDE bihur ditzakete.

Errotazioko intzidentzia

Enpresaren kultura partekatzen ez duten langileek alde egiteko joera handia dute. Horregatik, gero eta ohikoagoa da erakundearen misioa, bisioa eta baloreak partekatzen dituzten langileak soilik kontratatzea. Era berean, kultura eraldatzeko ekimenak ohikoagoak dira. 

Talentuaren irudian, salmentetan eta erakarpenean duen eragina

Konpainiaren kanpo-irudia barne-irudiarekin zuzenean lotuta dago. Horregatik, enpresa-kulturak barne-talentuarekiko harremanari eragiteaz gain, kanpo-talentua erakartzeari ere eragiten dio, baita hornitzaileekiko harremanari eta irudiarim eta oso garrantzitsua: bezeroekiko harremanari eta irudiari ere bai. 

Enpresa-kulturak zuzenean eragiten dio emaitzen kontuari. 

Nola landu enpresa-kultura?

Modu pertsonalean. Kultura erakunde bakar eta errepikaezin baten berezko identitatea da, haren historia partikularrarekin osatu dena. Enpresa askok beste erakunde batzuen kultura kopiatzen dute, baina ariketa honek kanpoko begirada baino barnekoagoa eskatzen du. 

Erakunde bakoitza bakarra da, eta berezitasun hori balore diferentzial bihurtu behar du. 

Hainbat modu daude kultura-eraldaketa bati ekiteko. Kanpoko adituen laguntza kontrata daiteke, metodologia ezagunak erabil daitezke, tresna informatikoen laguntzarekin edo horien konbinazioarekin. Benion enpresa bakoitzaren kultura partikularra diagnostikatzeko, modu sinplean aztertzeko eta aditu egokien laguntza eskaintzeko aplikazio bat garatu dugu. Modu erraz bar eskaintzen dugum sarritan baloratzen diren alderdiak lantzeko, hala nola errekonozimendua eta transparentzia.

Kultura korporatiboa lantzeko metodologia ezagunenetako bat Web Kulturala da. Metodologia honek 3 hamarkada ditu, eta oso praktikoa da. Kultura identifikatzeko funtsezko 6 elementu definitzen ditu: 1.- Istorioak, 2.- Errutinak, 3.- Sinboloak, 4.- Erakundearen egiturak, 5.- Kontrol-sistemak, 6.- Botere-egiturak. 6 elemtu horiek 2 eredu definitzeko balio dute. Egungo kulturaren eredua eta nahi den kulturaren eredua. Egungo eta nahi diren 6 elementuetako bakoitza xehetasunez aztertu ondoren, estrategia ibilbide-orri bat definitzean datza, nahi den eredua lortzeko. 

Behar bezala eginez gero, enpresa-kulturan egindako inbertsioaren itzulera izugarria da. Gehiago jakiteko, jarri gurekin harremanetan.

Scroll to Top